Haurren eta nerabeen eskubideen eguna, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 20a, 00:00

Jolaserako tartea izan zuten atzo astigartar gazteenek, Foru plazan.

Jarduera ugari prestatu zituzten Udalaren eta Xaguxar elkartearen artean. Gustura ibili ziren gaztetxoak.

Gaur, azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Astigarragan garrantzia eman nahi izan diote egunari, eta jarduera ugari antolatu dituzte asteburuan. Xaguxarreko kideek prestatutako ekintzetan jolasteko aukera izan dute astigartar gazteenek, eta gustura aritu ziren puzgarrietan, aurpegi margoketan edota talo tailerrean.

Horrez gain, Astigarragako Udaleko alderdi guztiek adierazpen bateratua argitaratu dute. Oharrean nabarmendu dute Haurren Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren eta 1989ko Haurren Eskubideen Konbentzioa sortzearen garrantzia.

Gainera, egun honen funtsa zein den azaldu dute: «Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunak aukera ematen die herritarrei haurren osasunak duen garrantziaz eta familiak bere garapenean duen funtsezko garrantziaz sentsibilizatzeko. Egun horren bidez, munduko haur eta nerabe guztien arteko anaitasuna sustatu, eta haurren eta nerabeen eskubideei buruzko kontzientziazio handiagoa lortu nahi da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!