2015etik, Udalak urtero jartzen du martxan udal egutegia egiteko argazki lehiaketa, eta aurten ere hala egin du, aurtengo gaia Astigarragako txoko ezkutuak izan da. 23 pertsonek hartu dute parte lehiaketan, eta horietatik 11 astigartarrak dira. Guztira 108 argazki aurkeztu dituzte.
Epaimahaikideek 108 argazkietatik 13 aukeratu dituzte; bat urteko hilabete bakoitzerako eta beste bat azalerako.
Azaleko argazkiaren egileak 150 euro jasoko ditu, eta beste argazkien egileek 80 euro; Astigarragako dendetan, ostalaritza-edo zerbitzu-establezimenduetan erabiltzeko.
Erakusketa eta Udal Egutegia, abenduan
Lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak ikusgai egongo dira abenduan zehar Erribera kulturgunean; astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 2024ko udal egutegia ere abenduan, bigarren hamabostaldian, egongo da eskuragarri: udaletxean, Erribera kulturgunean eta Astiko elkarteko dendetan.