Jarduera ugari Astigarragan, Haur eta Nerabeen Eskubideen Egunaren harira

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 16a, 00:00

Jolasak, tailerrak eta musika izango dira larunbateko eta igandeko protagonistak Astigarragan.

Haurren eta nerabeen eskubideen eguna dela eta, zenbait jarduera antolatu dituzte asteburu honetan Astigarragan. 

Gaur arratsaldean, 16:30etan hasita, Metamorfosien jokoa egingo dute Kontxa Etxeberria plazan: «Pantzart teatroaren kale ikuskizun interaktiboa da. Publikoak parte hartzen du, eta izaki anitzen eraldaketa bizi du, koreografia kolektibo eta publiko baten bidez».

Larunbatean, berriz, puzgarriak, eskulanak, aurpegi margotzea, herri kirolak eta talo tailerra izango dira Foru plazan, goizeko 11:30etatik aurrera. Arratsaldean disko festa eta makilatzeko tailerra egingo dituzte, eta horrekin amaituko da egitaraua.

 

HAUR ETA NERABEEN
ESKUBIDEEN EGUNA

ASTIGARRAGA

AZAROAK 18, larunbara

16:30 Metamorfosien jokoa. Kontxa Etxeberria plazan.

AZAROAK 19, igandea (Foru plaza)

11:30 eta 15:30 Puzgarriak

11:30 Eskulanak, aurpegi
margoketa eta herri kirolak.

11:30 Talo tailerra.

18:00 Disko festa eta
makilatzeko tailerra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!