'Lumineszenteak', gaurtik ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 13a, 00:00

Lumineszenteak erakusketa gaur inauguratuko da Erribera kulturgunean eta azaroaren 27ra arte egongo da ikusgai. Astegunetan 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait da erakusketaren izenburua eta Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastorren proiektua da. Erakusketa honek izen bereko liburua du oinarri eta diskurtso nagusietan lekurik ez duten emakumeen historiak biltzen ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!