Hilabete berriarekin batera, ohi den modura, kultur eskaintzaren egitarau berria iritsi da Astigarragara. Bihartik aurrera ia egunero izango da jardueraren batekin gozatzeko eta ikasteko aukera. Bihar bertan bi pelikula ikusteko aukera izango dute astigartarrek; 'Superheroien familia' jarriko dute haurren saioan, eta 'Bidasoa' dokumentala helduenean.
Azaroko agenda proposamen mamitsuek ezaugarritzen dute. Gisa horretako lehenengo jarduerak azaroaren 10ean, memoria historikoaren egunean, egingo dituzte. Arratsaldeko 17:30etan 'Memoriaren eguna: iragana gogoan, aurrerantz' omenaldia egingo diete biktimei, eta 19:30etan 'Orri zuriak betetzen' dokumentala eskainiko dute Erriberan.
Zenbait mahai inguru eta hitzaldi ere antolatu dituzte, gizartean puri purian dauden gai ugari sakonago landu ahal izateko. Horietako bat izango da 'Indarkeria matxista kasuen aurrean, zein aukera eta behar ditugu?' izenburupean garatuko duten mahai ingurua. Azaroaren 21ean izango da, eta Garazi Plazaolak, Aloña Oiartzabalek eta 'Guerreras' elkarteko kide batek hartuko dute hitza. Hitzaldiei dagokienez, 'Zahartze prozesua: behar berriei erantzun berriak' saioa eskainiko du Maider Azurmendi Ormazabalek. Azaroaren 27an izango da.
Bi antzerki saio azaroko eskaintza borobiltzeko
Azaroaren 12an izango da lehenengo antzerki saioa. Haurrei zuzendutako antzezlan musikala eskainiko dute Glu Glu ekoiztetxeko kideek. Oholtza gainean Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta eta Itxaso Quintana arituko dira. Bestalde, hilaren 18an 'Kopaz kopa' ikuskizuna eskainiko dute Iñigo Aranbarrik, Asier Sotak, Ainara Ortegak eta Ainhoa Aierbek. Bi saioak Erriberan izango dira.
AZAROKO KULTUR AGENDA ASTIGARRAGA BIHAR 16:30 Zinema haurrentzat. 'Superheroien familia'. Erriberan. 19:00 'Bidasoa' dokumentalaren proiekzioa. Erriberan. AZAROAK 9 17:00 Ipuin bihurriak Lur Kortaren eskutik. Liburutegian. 19:00 'Viva los novios' antzezlana, Erriberan. AZAROAK 10 17:30 'Memoriaren eguna: iragana gogoan, aurrerantz' omenaldia. Emakumeon plazan. 19:30 'Orri zuriak betetzen' dokumentalaren proiekzioa. Erriberan. AZAROAK 10-11 17:00-20:00/10:00-13:00 Autodefentsa feminista tailerra. Emakumeon etxean. AZAROAK 11 11:00 'Korrotik pikutara' hitzaldi dantzatua. Herri eskolako aretoan. AZAROAK 12 17:00 'Loti ederra' antzerki musikala. Andrea Covadongaren, Jon Casamayorren, Sara Berroetaren eta Itxaso Quintanaren eskutik. Erriberan. AZAROAK 13-27 09:00-13:00/16:00-20:00 'Lumineszenteak' erakusketa. Igone Mariezkurrena kazetariak eta antropologoak eta Irantzu Pastor argazkilariak prestatua. Erriberan. AZAROAK 14 19:30 Irakurketa kluba euskeraz; 'Oso latza izan da' liburua hizpide. Isabel Etxeberriak zuzenduko du eta Xabier Mendiguren idazlea bertan izango da. Erriberan. AZAROAK 15 18:00 'Ezkontzearen edo banantzearen ondorio juridikoak' hitzaldia, Leire Goikoetxearen eskutik. Emakumeon etxean. AZAROAK 16-18 18:30-20:30/11:00-13:00 'Giza irudia' tailerra. Erriberan. AZAROAK 18 19:00 'Kopaz kopa' antzerkia, Ados teatroaren eskutik: Iñigo Aranbarri, Asier Sota, Ainara Ortega eta Ainhoa Aierbe. Erriberan. AZAROAK 18-19 A18 16:30 Metamorfosien jokoa. Kontxa Etxeberria plazan. A19 11:30-13:30/15:30-17:30 Puzgarriak. Foru plazan. A19 11:30-13:30 Eskulanak, aurpegi margotzea eta herri kirolak, Xaguxarren eskutik. Foru plazan. A19 11:30-13:30 Talo tailerra. Foru plazan. A19 18:00-20:00 Disko festa eta makilatzeko tailerra. Foru plazan. AZAROAK 21 18:00 'Indarkeria matxista kasuen aurrean, zein aukera eta behar ditugu?' mahai ingurua. Parte hartzaileak: Garazi Plazaola, Aloña Oiartzabal, 'Guerreras' elkarteko kide bat. Erriberan. AZAROAK 21-22 A21 19:00/A22 09:30 Gorputz adierazpen tailerra. Erriberan. AZAROAK 26 10:00-13:00 Txistu kontzertuak kalez kale. 16:30 Zinema haurrentzat. 'Bill kwai eta museoaren lapurreta'. Erriberan. 19:00 Zinema helduentzta. 'Ellas hablan'. Erriberan. AZAROAK 27 18:00 'Zahartze prozesua: behar berriei erantzun berriak' hitzaldia, Maider Azurmendi Ormazabalen eskutik. Erriberan. 19:30 Gaztelerazko literatur solasaldia, 'Vagalume' liburua hizpide, Juankar Landak zuzendua. Erriberan. AZAROAK 28 18:00 'Gizonak parekidetasunaren bidean: aukerak eta korapiloak' hitzaldia, Egoitz Arbiol Albenizen eskutik. Erriberan. AZAROAK 30 08:30-19:00 V. Sagardo Foruma. Erriberan. OHARRAK AZAROAK 13-17 Xaguxarren negulekuetarako izena emateko epea. Negulekuak abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era izango dira. Izen ematea eta informazioa: xaguxar.org web orrian. Prezioa: 45 euro. AZAROAK 20 KZ Guneko dinamizatzailea Erriberan egongo da 09:00etatik 13:00etara. |