«Erasoak identifikatu, hauei aurre egin, autoestimua landu eta asko gehiagorako» autodefentsa feminista tailerra antolatu dute azaroaren 10erako eta 11rako, Emakumeon Etxean, Emagin elkarteak dinamizatuta.
Bi eguneko tailerra izango da; azaroaren 10ean, arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta hiru orduko tailerra eskainiko dute; eta azaroaren 11n, berriz, goizeko 10:00etatik 13:00ak arte izango da. Euskeraz izango da, eta parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar dela jakinarazi dute antolatzaileek. Apuntatzeko azken eguna azaroaren 7a da, eta ondorengo helbidera idatzi behar dute interesdunek: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com.
Horrez gain, aurrez abisatuta, doako haur zaintza zerbitzua eskatzeko aukera ere egongo dela nabarmendu dute Emakumeon Etxekoek.