'Ipuina engainua da' irakurketa musikatua etzi, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 25a, 00:00
Miren Narbaiza eta Iban Zalduak eskainiko dute emanaldia.

Arratsaldeko 19:00etan eskainiko dute emanaldia, Erriberan.

Urriaren 20an, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta horregatik, Iban Zalduak eta Miren Narbaizak irakurraldi musikatua eskainiko dute, Erriberan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da musika lagun duen irakurraldia. Emanaldi hau, narrazioen oihartzun musikaletatik abiatuta eta MICEko Miren Narbaizak doinuen bitartez istorioak kontatzeko daukan abileziaz baliatuta, dimentsio berri bat eman nahi diote esperientzia literarioari. 

Irakurketa musikatu honetan, iaz Iban Zalduak argitaratutako ‘Ipuina engainua da’ bildumako bi ipuinen irakurketa (‘Festibalean’ eta ‘Desamodioak iraganaren inpugnazioa dakar’) Narbaizak interpretatutako lau abestirekin nahastuko dituzte (‘Zoragarria’, ‘Koloretan’, ‘The Greatest’ eta ‘Lautada’).


Batu zikloari, jarraipena

Horrez gain, Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolako bi taldeek (Delbauki & Neok) ere musika emanaldi bat eskainiko dute gaurkoan. 'Batu musikari' zikloaren baitan. Arratsaldeko 19:30etan emango zaie hasiera kontzertuei, Erriberan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!