Hiru egunetan bi garaipen, Mundarroko mutilen taldeak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 24a, 00:00
Mundarrok Debasketen kontra irabazi zuen larunbatean.

Bigarren sailkatuarekin berdinduta daude astigartarrak orain, Gipuzkoako lehenengo mailako txapelketan.

Atzeratutako partidu bat jokatu behar zutela eta, aste gogorra zeukaten Mundarroko mutilek, Gipuzkoako lehenengo mailan; baina gozo-gozoa izan da azkenerako: bi garaipen lortu dituzte, hiru eguneko tartean. Ostegunean, Mondragon Unibertsitatea menderatu zuten Arrasaten, azkeneko segunduetan erabaki zen partiduan, puntu bakarreko aldearekin (53-54). Eta larunbatean, etxean, erosoago menderatu zuten Debasket (52-37), partidu osoan zehar sendo aritu eta azkeneko laurdenean kontrarioak baino gehiago asmatuta, aurretik pilatutako aldea haunditzeko. Hori horrela, lau partidutik hiru irabazita, ligako bigarren sailkatuarekin berdinduta daude astigartarrak.

Nesken taldeak, aldiz, porrot gogorra jaso zuen Donostian, Gipuzkoako lehenengo mailan: 62-38 galdu zuen Mundarrok, Internacionalen kontra. Ondo ekin zioten astigartarrek, baina bigarren laurdenean nagusi izan zen Internacional, eta atsedenaldira 35-23 iritsita, ezin izan zuten gerturatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!