Herreroren, Caballeroren eta Sabatiéren erakusketa gaur inauguratuko da

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 23a, 00:00

Astigarragako hiru emakumeren lanak ikusgai egongo dira hilabetez, gaurtik, Emakumeon Etxean. Erakusketa azaroaren 23ra arte egongo da ikusgai Emakumeon Etxean zabalik dagoen ordutegian (astelehen, astearte eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara/ asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 19:00etara). Herriko hiru emakume artistak Pepa Caballero, Visi Herrero eta Ana María Sabatié dira eta gaur inaugurazioa 18:00etan izango da eta bertan, erakusketaz gain, bertaratutakoentzako janaria eta edaria izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!