Coral Escrinyk eta Aiztondok emanaldi dotorea eskaini zuten

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 23a, 00:00
Igor Arroyok zuzentzen duen Aiztondo abesbatza taularatu zen lehenengo.

Erribera kulturgunean, larunbatean, kontzertu ederra eskaini zuten Santpedor herriko Coral Escriny eta Astigarragako Aiztondo abesbatzek. Marc Raguant eta Igor Arroyo zuzendariek gidatuta, pieza dotoreak entzun ziren kulturgunean. Lehenak taularatzen Aiztondo abesbatzakoak izan ziren eta ondoren erreleboa hartu zuten kataluniarrek. Bai batzuk eta bai besteek, beraien abileziak erakutsi zituzten hurbildutakoen gozamenerako. Musika genero ugari interpretatu zituzten abesbatza mistoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!