Astigarragan jokatuko du gaur Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 21a, 00:00

Debasketen aurka jokatuko dute Astigarragan.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da partidua. Emakumezkoek ere gaur jokatuko dute, 18:00etan, Monsen.

Azken partidua etxetik kanpo jokatu eta gero, etxera bueltatuko da gaur Mundarro. Astigarragako kiroldegian jokatuko dute laugarren jardunaldiko partidua, 18:00etan, Debasket taldearen aurka. Konfiantzaz gainezka daude une honetan astigartarrak, Loiolari 18 puntugatik irabazi zioten pasa den asteburuan (52-70), eta emaitza bikain horri jarraipena eman nahi diote etxean. 

Debasketek ez du batere ondo hasi denboraldia. Bi partidu jokatu ditu, eta biak galdu ditu alde haundiarekin: Donosti Dolphinsen aurka 66-48 galdu zuten, eta Lezoskt taldearen aurka 71-45. 

Emakumezkoen taldeak etxetik kanpo jokatuko du bigarren jardunaldiko partidua. Aurreko asteburuan gaizki jokatu zuten moreek, galdu egin zuten etxean, eta aurkari gogor bati egin beharko diote aurre gaurkoan; Internacional taldeari, hain zuzen. Partidu hau ere 18:00etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!