Astigarragako Zilegi Eskolak hasiera emango dio 23-24 ikasturteari, eta datorren astelehenean, urriaren 23an, 18:30etan, Zapiain sagardotegira bisita antolatu dute. Egoitz Zapiainek sagardoaren prozesua erakutsiko die bertaratutakoei eta bertatik bertara ikusi ahal izango dute prozesua. Euskera-ikasle zein herritarrak gonbidatu nahi dituzte saioan parte hartzera. Izena emateko, edo informazio gehiagorako: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314.