Genero desberdinkeriaren eragina ingurune birtualetan, aztergai

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 17a, 00:00

Ostiralean eta larunbatean izango dira Erriberan eta Matazak elkarteak antolatutako seigarren topaketa da.

Astigarragako Indarkeria sexistaren kontrako Matazak elkarteak emakumeen aurkako indarkeria-mota anitzak bistaratzeko asmoz, urtero pare bat eguneko jardunaldiak antolatu ohi ditu. Azken urteotan hainbat gai landu dituzte: lehenengo urtean sexu indarkeria eta justizia patriarkala; bigarrenean, prostituzioa eta pertsonen salerosketa ikuspegi abolizionista batetik; hirugarren urtean, indarkeria bikarioa; laugarrenean, neskatilek jasaten duten indarkeria eta bosgarren edizioan, osasuna genero ikuspegitik landu zuten.

Aurten, seigarrengoz, ingurune birtualetan emakumeek jasaten duten indarkeria aztertuko dute eta horretarako hainbat aditu gonbidatu dituzte. Urriaren 20an, 18:30etatik 20:30etara, Marta Macho-Stadler matematikaria eta dibulgatzaile zientifikoak Emakumeak informatikan: genealogiatik arrakaletara izenburua duen hitzaldia emango du. Hurrengo egunean, urriaren 21ean, beste lau hitzaldi eskainiko dira goizean zehar 15:00ak arte.

Aurkezle-lanetan Garbiñe San Miguel eta Jéssica Murillo Ávila kazetariak arituko dira. Hitzaldien amaieran V. Matazak saria emango dute.
Hitzaldiak gaztelaniaz izango diren arren, urriaren 21eko lau hitzaldietan aldi bereko itzulpena egongo da gaztelaniatik euskerara. Jardunaldiak presentzialki Erriberan edo online, streaming-ean, jarraitu ahalko dira. Jardunaldietan parte hartzea doakoa da baina izenematea derrigorrezkoa da. Izena emateko encuentrofeministamadejas@gmail.com helbidera idatzi behar da, nork bere izen-abizenak eta jardunaldira bertaratuko ote den edo online jarraitzea nahiago duen esanez. 

Landutako gaiei buruzko liburuak eta Nobel Run jokoa ere zozketatuko dira.

 

JARDUNALDIAK

ERRIBERAN

URRIAK 20, OSTIRALA

18:30-20:30 Marta Macho-Stadler matematikariak 'Emakumeak informatikan: genealogiatik arrakaletara' hitzaldia emango du.

URRIAK 21, LARUNBATA

09:00-15:00 Lau hitzaldi.

1. 'Ziberfeminismoa, genero indarkeriaren aurkako laguntza sarea' Nuria Varela kazetaria eta idazlea.

2. 'Nanosfera: aktibista feministen aurkako indarkeria sare sozialetan eta zibersegurtasuna' Carolina González Aguirrezabal, psikologoa.

3. 'Emakumeen aurkako indarkeriak sare sozialetan eta ligatzeko aplikazioetan' Laura Mañas Acero, doktoregaia genero eta Berdintasunerako Politika Publikoen Diziplinarteko ikasketetan.

4. 'Indarkeria algoritmikoak eta adimen artifiziala: aukerak eta desafioak indarkeria matxisten aurkako borrokan' Maria López Belloso, GEARING ROLES H2020 proiektuaren ikertzailea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!