Hasiera ona berretsi nahi du Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 14a, 00:00
Goiko postuetan finkatzeko garaipenaren bila doa Mundarro.

Ereintzaren aurka jokatuko dute moreek, denboraldiko hirugarren garaipena eskuratzeko asmoarekin. 

Sasoi betean daude Mundarroko eskubaloi taldeko neska jubenilak, eta gaur jokatuko dute denboraldi berriko laugarren jardunaldiko partidua.

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da Ereintzaren eta Mundarroren arteko norgehiagoka, Bekoerrotan. Mundarrok emaitza onekin hasi du liga, hiru partidutan bi garaipen eskuratuta. Gaur arratsaldean bolada ona berretsi nahi dute moreek, garaipen eta porrot kopuru antzekoarekin hasi den taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!