Gazte eta ez hain gazteen arteko erronka antolatu dute urriaren 21ean Gazte Asanbladak bere 30garren urteurrenaren ospakizunean. Froga guztietan, bi taldeen arteko lehia izango da, 30 urtetik beherako gazteak, kolore gorriarekin ibiliko direnak, eta bestetik 30 urtetik gorako ez hain gazteak, kolore berdearekin ibiliko direnak.
Talde bakoitzean 95 kide baino gehiagoz osatuta egongo da, guztira ia 200 parte hartzaile, adin askotarikoak. Herri bazkaria ere izango da eta bertan 300 lagunetik gora elkartuko gara Txomiñenea pelotalekuan ospatuko dena. Dagoeneko froga bakoitzean, zein kidek parte hartuko duten badakite eta herrian, giro oso ona sortu da, «pike sanoa»! diote antolatzaileek. Talde bakoitzaren kolorea, zozketa bidez aukeratu zen aurretik, bazkarira doazen kide guztiak egin bezala.
Herrian zehar goizez eta arratsaldez
Egun osoko egitaraua prestatu dute. Herri osoan banatuta izango dira ekitaldiak goizez eta arratsaldez.
Goizean mural margoketa egingo da Joseba Barandiaran plazan. Erreleboak froga, Andre Gobadarien ibai parkean lehiatuko da. Bazkaria prestatzeko froga Foru Plazan izango da eta herri kirolak frogak Emakumeon plazan eta Joseba Barandiaran plazan izango dira, bi zatitan banatuta.
Arratsaldean bertsoak, playback eta karaoke frogak antolatu dituzte Txomiñenena plazan. Distopia elektrotxarangak girotuko du amaiera.
EGITARAUA
ASTIGARRAGA
URRIAK 21
10:30 Mural Margoketa froga, Joseba Barandiaran plazan.
11:00 Erreleboak froga, Andre Gobadarien ibai parkean.
11:00 Bazkaria prestatzeko froga, Txomiñene pelotalekuan.
12:30 Herri kirolak froga, Emakumeon plazan eta Joseba Barandiaran plazan.
14:15 Kalejira, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta.
14:30 Herri bazkaria, Txomiñene pelotalekuan.
16:30 Karaoke, playback eta bertsoak frogak, Txomiñenen pelotaluekuan.
18:30 Distopia elektrotxaranga Foru Plazatik abiatuta.