Erakusketa berri bat, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 10a, 00:00

Pepa Caballeroren, Visi Herreroren eta Ana M. Sabatiéren lanak urriaren 23tik azaroaren 23ra izango dira ikusgai.

Urriaren 23an arratsaldeko 18:00etan Visi Herrero, Pepa Caballero eta Ana M. Sabatié artisten erakusketaren inagurazioa izango da. Urriaren 23tik azaroaren 23ra parte hartzen duten hiru artisten kuadroak egongo dira ikusgai Astigarragako Emakumeon Etxean. Inaugurazioaren ondoren jatekoa eta edatekoa egongo da.

Pepa Caballero duela 59 urte Kordoban jaio zen eta «lau anai-arrebetatik zaharrena naiz. 14 urterekin hasi nintzen lanean, familiari laguntzeko». 2003an etorri zen Astigarragara bizitzera eta «etapa berri bat hasi zen nire bizitzan. Neure dekorazio-denda ireki nuen, nire ametsa egi bihurtu eta lanean artea txertatzeko aukera edukiz. Nire pasioa gauzatzeko denbora gehiago izanik, Astigarte elkartea aurkitu nuen».

Visi Herrerori beti gustatu izan zaio pintura. «20 urterekin hasi nintzen pintura klaseetara joaten, eta ez diot margotzeari utzi, ikasgelan eta etxean. Jakina, beti daude gutxi gorabehera margotzen dituzun etapak, edo denbora baterako utzi behar duzu; izan ere, lanaldia, seme-alabak, etxeko lanak, gainerako familiarrentzako arretak eta abar konbinatu behar dituzu».

Ana. M. Sabatié erretiratu baino lehentxeago marrazketa-klaseetara joaten hasi zen. «Urte batzuk geroago, alabak marrazki bat egin behar zuen instituturako, argizarizko margoekin, eta hain larrituta ikustean, nik neuk egin nuen. Jarri zioten nota ikusita... animatu egin nintzen. Ikatz-margo, kreta, grafito-arkatz, sangina eta pastel estiloak marrazten hasi nintzen. Geroago akriliko pixka bat egin dut. Astigarragako kultur etxean hasi naiz akuarelarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!