Vaiven konpainiaren eskutik, 'Sarekada' antzezlana izango da ikusgai Erriberan, larunbat honetan, 20:00etan hasita. Nerea Gorriti, Inazio Tolosa, Ainhoa Aierbe eta Xanti Korkostegia dira aktoreak. Sarrerak salgai daude, astigarraga.eus atarian eta Erriberan: helduek 8 euro, eta 18 urtetik beherakoek 4 euro.