Seigarrenez jarriko dute martxan herrian kontsumitzera bideratutako deskontu-bonoen kanpaina, Astiko elkarteak eta Astigarragako Udalak. Berrikuntza garrantzitsu bat izango du aurtengo kanpainak, Astikok iragarri duenez: bono bereziak izango dira 16 eta 29 urte bitarteko gazteentzat, deskontu haundiagoarekin. Zehazki, %20eko deskontua izango dute bono orokorrek, eta aldiz, %30eko deskontua gazteei bideratutakoek. Horiekin, herriko gazteak bultzatu nahi dituzte bertako merkataritza ezagutu eta bertan kontsumitzera.
Gazteentzako bono horiek jarriko dituzte salgai aurrena, eta gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira, astiko.eus webgunean. Goizeko 08:00etan hasiko da salmenta. Bono orokorrak, berriz, urriaren 20tik aurrera izango dira eskuragarri, Astikoren webgunean bertan.