Banda Bi taldea izango da Erribera kulturgunean, ostiral honetan, bere antzerki eta musika ikuskizuna eskaintzeko: 'Abelardo mon amour'. Iluntzeko 20:00etan izango da, euskeraz; eta sarrera doakoa da, baina gonbidapena hartu behar da, Erriberan bertan edo astigarraga.eus webguneko sarreren atalean.
Euskal elkarte soziokulturala da Banda Bi, eta musikaren eta antzerkiaren bitartez, ahotsa ematen dio osasun mentalari, umorez eta alaitasunez. Halaxe da 'Abelardo mon amour' ikuskizunean ere. Donostiar baten istorio tragiko eta komikoa da, 11 abestirekin eta estilo musikal ezberdinetan kontatua: euskal musika, musika kubatarra, rumba, rantxera, soula...