Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 2a, 00:00

Urtero moduan, Astigarragako Udalak 2024ko egutegiaren argazkiak hautatzeko lehiaketa jarriko du abian. Argazkiak aurkezteko epea gaur irekiko da eta urriaren 20ra arte egongo da horretarako aukera. Erribera kulturgunean aurkeztu daitezke pen-drive batean, edota astigarraga.kultura@gmail.com helbidera ere bidali daitezke. Parte hartzaile bakoitzak, 5 argazki aurkez ditzake gehienez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!