Emakumea  eta kirola hizpide, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 28a, 00:00

Emakumea eta kirola ekimenaren baitan, Astigarragako Udalak 'Emakume kirolariak nerabezaroan; bizipenak eta zailtasunak' izeneko solasaldia antolatu du gaurko. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dute hitzaldia Erriberan. Guztira sei emakume kirolarik hartuko dute parte solasaldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!