'Biomaterialak' doako ikastaroa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 28a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ikastaroa, Sagardoetxean, eta Mirari Errondosorok gidatuko du.

Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearekin bat eginda, zenbait ikastaro antolatu ditu Sagardoetxea Museoak, Asteklima egitarauaren baitan. Aurreneko jarduera hilaren 22an egin zuten, eta bigarren ikastaroa, bihar izango da. 

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 'Biomaterialak' ikastaroa eskainiko du Kimuriko Mirari Errondosorok. Doako ikastaro honetan, elikagaien hondakin organikoak erabiliz (laranja eta tipula azalak, arrautza oskola...) bioplastiko, bio larru eta biozeramika sortzeko prozesua ezagutuko dute. Ondoren, sagar pasta oinarraitzat hartuta, bio plastikoa sortzeko errezeta bat prestatuko dute. 

Informazio gehiago eskuratzeko edota erreserba egiteko aukera, esteka honetan: sagardoarenlurraldea.eus/eu/erreserbak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!