Astigarragako Udalak euskera ikastera animatu nahi ditu herritarrak, eta horretarako AEK euskaltegia goraipatu du: «euskera ikasi edota hobetu nahi dutenek AEK euskaltegian eman dezakete izena». Gainera, ikasturte honetan ere, Udalak %75 eta %100 arteko dirulaguntza emango die AEK euskaltegian matrikulatzen diren astigartarrei. Beraz, matrikulatzeko edo informazio gehiago behar izanez gero, bertaratu Astigarragako AEK euskaltegira (kultur etxe zaharra); deitu 607 610 687 telefonora; edota idatzi astigarraga@aek.eus helbidera.