Emakume kirolarien nerabezaroa hizpide izango dute etzi, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 26a, 00:00

'Emakume kirolariak nerabezaroan, bizipenak eta zailtasunak' gaia landuko dute.

Arratsaldeko 18:00etan izango da solasaldia Erriberan, eta sei emakume kirolarik hartuko dute parte.

Emakumeak eta kirola ekimenaren baitan,  Astigarragako Udalak 'Emakume kirolariak nerabezaroan: bizipenak eta zailtasunak' izeneko solasaldia antolatu du etzirako, honako helburu hauekin: Herriko hainbat emakume kirolariri ikusgarritasuna ematea; nerabezaroan kirolari horiek gaur kirola nola bizi zuten edo gaur egun nola bizi duten ezagutzera ematea; eta neska nerabeek kirolean jasaten dituzten diskriminazio egoerak eta oztopoak ikustaraztea.

Etzi izango da solasaldia, arratsaldeko 18:00etan hasita, Erriberako erakusketa aretoan, eta ondorengo kirolariek hartuko dute parte solasaldian: Eneritz Gartzia Arruabarrena (Emarri taldekoa), Lierni Roteta Artuzamunoa (Errugby jokalaria), Malena Leary Longatti eta Nahiane Odriozola Senperena (Astigarragako Mundarro eskubaloi taldeko gazteen kategoriako bi jokalari) eta June Balda Berra (arraunlaria); moderatzaile-lanetan Lierni Zinkunegi Saizar izango da. Liernik kazetaritza ikasketak burutu ditu eta egun kazetari gisa lan egiten du; txikitatik izan da oso kirol zalea eta kirol asko egin ditu. Solasaldia euskeraz izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!