Sagarraren Festak girotuko du gaur Astigarraga, askotariko ekintzekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 24a, 00:00

Sagar dantza izango da eguerdiko ikuskizunetako bat.

Sagarrarekin eta tradizioarekin lotutako jarduera ugari izango dira Foru plazan. Pelota partiduekin amaituko da festa.

XXIII. Sagar Uzta borobiltzeko, Sagarraren Jaia ospatuko dute gaur Astigarragan. Goizeko 09:30etatik arratsaldeko 17:30etara sagarrarekin eta tradizioarekin lotutako ekintza ugari izango dira. Foru plaza izango da festaren erdigunea, eta Sagardoetxetik hartuko dute beharrezko materiala. 

Eguerdiko 14:30etan herri bazkaria izango da plazan bertan; eta, arratsaldeko 17:30etan, bi pelota partidurekin amaituko da egitaraua. Lizeaga anaiek Beñat Apezetxearen eta Erasunen aurka jokatuko dute, eta Xala-Urruzola bikotea Mendizabal-Azanza bikotearen kontra arituko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!