Gaur jokatuko dute Astigarragako Kupela Tabernako Mus Txapelketaren bigarren edizioa. Arratsaldeko 16:30etan hasita, 16 bikote arituko dira, lehenengo hiru sarien bila. Parte hartzeko beharrezkoa zen izena ematea eta 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak.