Badira bi urte Emakumeon Etxea martxan jarri zutenetik, eta hori osatzeko aitzakia hartu dute aurten ere, Emakumeon Etxearen II Urteurrena ospatuz. Gaur hasiko dira astigartarrak urteurrena ospatzen, tribial feministarekin; eta eguerdiko 14:30etan, denak elkartuko dira bazkari baten bueltan. 20 euroko prezioa du bazkariak, baina norberak etxetik janaria ekartzeko aukera ere jarri dute.
Kantuan ariko dira bazkalostean, Karaoke saioa prestatu baitute. Eta partehartzaile guztien gozamenerako saioa izateko, antolatzaileek abestien proposamenak bidaltzea eskatu dute, honako bideak erabilita: 648 417 157 telefonoa, eta emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikoa.