Larunbat honetan jokatuko dute Astigarragako Kupela Tabernako Mus Txapelketaren bigarren edizioa. Arratsaldeko 16:30etan hasita, 16 bikote arituko dira, lehenengo hiru sarien bila. Izenematea zabalik dago oraindik: Kupela Tabernan egin behar da, eta 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak.
Sari ederrak jokoan
Bigarren edizio honetan ere ez dituzte edonolako sariak banatuko. Irabazten duen bikoteko kideek arkume bat, bi gazta pusketa eta bi kriantza botila irabaziko ditu; bigarren geratzen direnek bi txuleta, bi gazta zati eta urteko ardoaren bi botila eskuratuko dituzte; eta hirugarren sailkatuek bi untxi, bi gazta zati eta urteko ardoaren bi botila eramango dituzte etxera. Antolatzaileek bertaratzeko gonbidapena egin diete herritarrei.