Tratu txarrei buruz hausnartuko dute biharko Kafe Tertulian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 20a, 00:00

Kafe Tertulia egingo dute bihar arratsaldean Astigarragako Emakumeon Etxean. 17:30etan hasiko da saioa, eta Irene García hizlariaren 'Hau ez da normala, tratu txarrez jabetzea' audioa izango da abiapuntua. Jarduera gazteleraz izango da, eta izena ematea beharrezkoa ez den arren, ahal den heinean abisatzeko eskaera egin dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!