Gizon bat hilda topatu zuten Txoritokietako gotorlekutik gertu

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 19a, 00:00

Eguerdiko 12:00ak aldera jaso zuten abisua Donostiako Suhiltzaileek eta 15:00ak aldera altxatu zuten gorpua.

Gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo Txoritokietan, gotorlekuaren inguruan. Eguerdian jaso zuten abisua Donostiako Suhiltzaileek, bertatik zebilen pertsona batek deituta. Irisgarritasun txarra zuen toki batean zegoen gizonaren gorpua, eta anbulantziak bertara sartzeko zailtasunak zituenez, suhiltzaileek burutu zuten erreskatea. 

Medikuak heriotza baieztatu eta arratsaldeko 15:00ak baino pixka bat lehenago altxatu zuten gorpua. Behin erreskatea burututa, Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, bertan autopsia egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!