Gizonezko heldu baten gorpua aurkitu dute Txoritokietan, gotorlekutik gertu. Donostiako Suhiltzaileek aditzera eman dutenez, eguerdian jaso dute abixua, inguru horretan zebilen pertsona baten eskutik. Azaldu dutenez, iristeko zaila den toki batean agertu da gorpua, eta anbulantziak ez dauka bertara sartzerik. Hori horrela, suhiltzaileek aterako dute, medikuak heriotza baieztatu eta forenseak gorpua altxatzea baimendu ondoren.
Oraindik ez dago hildakoari buruzko informazio gehiago, eta behin erreskatea burututa, Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, bertan autopsia egiteko.