Kafe tertulia, tratu txarrez jabetzeari buruz

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 18a, 00:00

Kafe tertulia antolatu du Astigarragako Emakumeon Etxeak, ostegun honetarako. Arratsaldeko 17:30etan izango da, Emakumeon Etxean bertan, gazteleraz. Tratu txarrez jabetzeari buruz ariko dira saioan, eta Irene García hizlariaren audioa entzun ondoren, gaiaren inguruko hausnarketa egingo dute: Hau ez da normala, tratu txarrez jabetzea.

Doakoa da partehartzea, eta ez da beharrezkoa izena ematea, baina joateko asmoa izatekotan, apuntatzeko eskatu dute, taldea zenbatekoa izango den kalkulatzen lagunduko baitie. Horretarako, mezua idatzi behar da emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikora, edo deitu 648 417 157 telefonora. Gainera, aurrez abixatuta, doako haur zaintza zerbitzua ere eskainiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!