Eskolaz kanpoko hezitzaileen lan poltsa, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 18a, 00:00

2023-2024 ikasturterako, eskolaz kanpoko hezitzaileen lan poltsa osatu nahi du Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkarteak. Horretarako, deialdia zabaldu du, interesa duten guztientzat. Izena emateko, emailez bidali behar da Curriculum Vitaea (euskeraz), gurasoelkartea@astieskola.eus helbidera. 'Lan poltsa' eta izen-abizenak zehaztu behar dira mezuaren gaian; eta mezuaren testuan, berriz, zein ekintzatan parte hartu nahi den aipatu. Honako ekintzetarako behar izan ditzakete hezitzaileak: antzerkia, artisten txokoa, dantzak, yoga, zirkua eta eskola kirola. Ekintzak eguerdietan izango dira, bi txandatan banatuta: 12:00etatik 13:10etara, eta 13:10etatik 14:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!