Irailaren 6an, Nordic International Cider Awars (NICA) 2023 nazioarteko sagardo lehiaketa jokatu zen Rigan (Letonia), Riga Food azokaren baitan. Eta bertako sagardo ekoizleak sarituak izan ziren, tartean Astigarragakoak, hainbat kategoritan, hala nola, sagardo naturala, izotzezko sagardoa eta zaporedunak.
Sagardo naturaleko kategoriko irabazlea Astigarragako Zapiain sagardotegia izan zen, beraz, urrezko domina jaso zuen Zapiainek, Isastegi sagardotegiarekin batera. Zilarra eraman zuen etxera, aldiz, Astigarragako Petritegi sagardotegiak, eta Adunako Zabalak.
Izotzezko sagardoaren kategoriako irabazlea ere Zapiain izan zen, eta ondorioz, urrezko saria irabazi zuen. Eta azkenik, sagardo zaporetsuen artean, zilarrezko saria ere irabazi zuen Petritegik.
106 ekoizleren 251 sagardo
Nordic International Cider Awardsen 19 herrialdek hartu zuten parte: Austria, Belgika, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Italia, Letonia, Lituania, Herbeherak, Norvegia, Polonia, Portugal, Serbia, Espainia, Suedia eta Estatu Batuak. Guztira 106 ekoizleren 251 sagardok hartu dute parte lehiaketan.