'Emakumea eta kirola' ekimenaren barruan, II. Urumea Ibaia eskubaloi txapelketa jokatuko dute bihar Astigarragan. Mundarrok antolatutako txapelketan Jubenil mailako emakumezkoak arituko dira, eta Hernaniko Eskubaloi Taldea, Urnieta eta Irauli Eskubaloia taldeak gonbidatu dituzte.
Goizean jokatuko dituzte ligaxkako partiduak, lau taldeak elkarren aurka arituko dira, eta partidu horietako emaitzek erabakiko dute arratsaldeko fasea. Eguerdiko 12:45etan izango da goizeko azken partidua, eta arratsaldean izango du jarraipena txapelketak.
16:00etan hasiko da aurreneko finalerdia; ligaxkako lehenengo eta laugarren sailkatuaren arteko partidua. 16:30etan, berriz, bigarren eta hirugarren taldeek jokatuko dute. Txapelketako azken bi partiduak 17:00etan eta 17:30etan izango dira, eta sari banaketarekin amaituko dute ekitaldia.
Lehiaz gain, 13:15etan eskubaloi eskola topaketa izango da Astigarragan. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
II. URUMEA IBAIA TXAPELKETA
Ordutegiak:
09:45 Mundarro-Hernani
10:15 Irauli-Urnieta
10:45 Mundarro-Irauli
11:30 Hernani-Urnieta
12:15 Hernani-Irauli
12:45 Mundarro-Urnieta