Bihar, Meta Edabeak, Astigarragako garagardo fabrikak aurreneko urteurrena ospatuko du. Horregatik, urte osoan zehar laguntzaile, kolaboratzaile zein lagun izandakoak gonbidatu nahi izan ditu. Musikarik ez da faltako biharko egunean, eta, beraz, giroa alaitzen izango dira, besteak beste, hiru DJ: Imanol Basterra, John After Death eta DJ Naturista. Musikaz gain, edatekoa eta jatekoa ere eskainiko dute.