Emakumeon Etxearen bigarren urteurreneko ospakizuna, hilaren 23an

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 15a, 00:00

Tribial feminista, bazkaria eta karaokea izango dira, eta irailaren 19ra arte eman daiteke izena.

Bere bigarren urtea beteko du Astigarragako Emakumeon Etxeak, hilabete honetan; eta hori ospatzeko, festa antolatu du irailaren 23rako. Hasteko, tribial feminista egingo dute, eguerdiko 12:00etan hasita; ondoren, bazkari baten bueltan bilduko dira, 14:30etan; eta karaokea izango da bazkalostean.

Izena emateko epea zabalik dago, irailaren 19ra arte. Horretarako, 648 417 157 telefonora deitu behar da, emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikora idatzi, edo Emakumeon Etxera bertara jo (Kale Nagusia 23). Bazkaria 20 euro dira, baina etxetik ere eraman dezake nahi duenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!