Martxan da ikasturte berria, eskoletan, lanbide askotan, kirol taldeetan... Eta kultur ikastaroetan ere, laster ekingo diote astigartarrek kurtso berriari. Horretarako, eskaintza zabala prestatu dute Udalak eta herriko hainbat elkartek, 10 ikastarorekin, diziplina ezberdinetan.
Udalak antolatuta, sei ikastaro izango dira Erriberan, urriaren 2an hasita: antzerki tailerra, dantza latinoak, joskintza, yoga, urban dance eta zura tailatzea. Horietarako, datorren astelehenean irekiko dute izenemate epea, Erriberan bertan. Aurreneko egunetan, irailaren 22ra arte, Astigarragan erroldatutakoek izango dute lehentasuna; egun horretatik 27ra, berriz, aurreko ikasturtean ikastaro berean aritutakoek; eta hortik aurrera, izenemate ordenaren arabera izango da.
Astelehenean irekiko dute izenemate epea Astigarte elkarteak eta bertso eskolak ere, Erriberan bertan. Adinaren arabera, hiru talde osatuko ditu Astigartek, arte tailerrean: 6-11 urtekoak, 12 urtetik gorako gazteak, eta helduak. Beste horrenbeste talde osatuko ditu bertso eskolak ere, Agin Labururen eskutik: 7-10 urtekoak, 10-12 urtekoak, eta DBHkoak.
Euskal dantzen ikastaroan, aldiz, gaur bertan eman daiteke izena, Astigar elkartearen egoitzan (Mirasol etxea, behea), arratsaldeko 19:00etan. Bestela, astigardt@gmail.com helbidera ere idatzi dezakete interesa dutenek, apuntatzeko. 7 urtetik gorako haur eta helduek hartu dezakete parte.
Eta dagoeneko zabalik dago izenematea, Harituz elkarteak antolatutako Txi Kung ikastaroan ere. 677 934 352 telefonora deitu daiteke horretarako, edo cristina.zaldua@kibai.es helbide elektronikora idatzi.
Iraupena: Urriaren 2tik ekainaren 16ra. Hizkuntza: Euskera, izena ematen duten gehienek euskeraz jakin edo ulertzen badute. Izenematea: Erriberan, irailaren 18tik aurrera. Hilaren 22ra arte Astigarragan erroldatutakoek izango dute lehentasuna, 27ra arte aurreko ikasturtean ikastaro berean aritutakoek, eta hortik aurrera izenemate ordenaren arabera. Astigarragan erroldatutako erretiratu, langabe eta pentsiodunek %25eko deskontua izango dute.
Honako ikastaroak aukeran:
YOGA Astearte eta ostegunetan. Hiru talde: 09:30-11:00, 16:30-18:00 eta 18:30-20:00. Prezioa: 250 euro.
ANTZERKI TAILERRA Astelehenetan, 17:30-19:30. Prezioa: 165 euro.
DANTZA LATINOAK II Astelehenetan, 19:00-21:00. Prezioa: 120 euro.
JOSKINTZA I-II Ostiraletan, 16:00-18:30 edo 18:30-21:00. Prezioa: 208 euro.
URBAN DANCE Astelehenetan, 17:00-18:15 (6-9 urteko haurrentzat) eta 18:15-19:15 (10-12 urtekoentzat). Prezioa: 120 euro.
ZURA TAILATZEA Asteazkenetan. Bi talde: 09:15-12:45 edo 15:30-19:00. Prezioa: 250 euro.
GAINERAKO IKASTAROAK
ARTE TAILERRA Astigarte elkartearen eskutik, Erribera kulturgunean. Iraupena: Urritik ekainera. *Haurrak (6-11 urte) astearte edo ostegunetan, 17:00-18:30. *Gazteak (12 urtetik gora), astearteetan, 18:30-20:00. *Helduak, ostegunetan 18:30-20:00 eta larunbatetan 10:00-12:00/13:00. Izenematea: irailaren 18tik 26ra Erriberako harreran, eta 23 goizean Erriberako plastika gelan. Prezioa: Haur eta gazteek matrikula 10 euro + hilean 26 euro; helduek matrikula 20 euro + hilean 28 euro.
BERTSO ESKOLA Iraupena: Urritik ekainera. Erribera kulturgunean eta Astigarragako Herri Eskolan, Agin Laburu bertsolariaren eskutik. *7-10 urtekoak, astelehen eguerdietan Herri Eskolan. *10-12 urtekoak, asteazkenetan 16:45 Erriberan. *DBHkoak, eguna zehazteke. Izenematea: irailaren 18tik aurrera, Erriberan. Doakoa.
EUSKAL DANTZAK Iraupena: Urritik ekainera. Astigarte elkartearen eskutik, 7 urtetik gorako haur eta helduentzat. Izenematea: irailaren 13an eta 14an, 19:00etan elkartearen egoitzan (Mirasol etxea, behea); edo astigardt@gmail.com. Prezioa: 100 euro; hiru senide apuntatuz gero, 250 euro.
TXI KUNG Emakumeen osasunerako gorputz ariketa Luzaketak, tentsioaren deskarga, erlaxazioa eta jarreraren eta arnasketaren entrenamendua.
Harituz elkarteak antolatuta, Erribera kulturgunean. Iraupena: Urritik ekainera. Astelehen eta asteazkenetan 09:30-11:00. Hizkuntza: gaztelania. Izenematea: 677 934 352 edo cristina.zaldua@kibai.es. Prezioa: 40 euro hilean.
|