Ongizate emozionala eta autozainketa ikastaroko aurreneko saioa, 19an

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 11a, 00:00

Ikastaroa Saioa Garmendiak eskainiko du, hamabostero, Kultur  Etxe Zaharrean. Ikastaroan parte hartzeko euskera ulertzea beharrezkoa da eta bihar arte dago izena emateko aukera.

Ongizate emozionalari eta autozainketari buruzko ikastaroa hamabostero eskaintzen dute Astigarragan, astearteetan arratsaldeko 18:00etan hasita, Kultur Etxe Zaharrean. Hori horrela, Astigarragako Udalak aditzera eman du euskerazko taldean plaza libreak daudela, eta interesa duenak izena emateko aukera duela. Ongizate emozionala eta autozainketari buruzko ikastaroa hilaren 19an hasiko da eta abenduan emango zaio amaiera, guztira 7 saio osatuz. Saioa Garmendiak eskainiko du ikastaroa, «ongizatearen bidez, hauen arazoak landu eta dituzten beharrak asetuko ditugu, denen onurako herri osasuntsu bat lortzeko» azaldu du adituak.

 

Izena emateko aukera, bihar arte

Ikastaroan izen emateko euskera ulertzea ezinbestekoa dela aitortu dute Udalak eta baita Saio Garmendiak ere. Ikastaroan izena emateko aukera bihar arte egongo da, eta bi modutara egin daiteke; alde batetik, berdintasuna@astigarraga.eus helbidera idatzita; eta bestetik, ondorengo telefonora deituta, goizez: 638 206 586. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!