Ezust Duoren kontzertua etzi, teilatupean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 6a, 00:00

 

 

Ilunabarrak teilatupera pasa dituzte astigartarrek, eta etzi, Ezust Duo bikotea igoko da oholtzara. Garazi Navasek eta Ignacio Arakistainek osatzen dute bikotea, eta Astigarragako Eragiyok taldearekin kolaboratu izan du. Oraingo honetan, beren proiektu berria ezagutzera ematera datoz.  Arratsaldeko 20:00etan hasiko dute kontzertua, Erriberako terrazan. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!