Irailaren 15ean, Pixkola Bis Donostiako antzerki talde amateurrak Astigarragako Erribera kulturgunea bisitatuko du, Martinis con sabor a pólvora lana oholtzaratuz. Arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera antzezlanari, eta gaztelaniaz izango da.
Humberto Robles da obraren egilea, eta Alazne Etxeberria zuzendaria.
Lagun arteko kontuak, sekretuak eta krimen bat
Gau batean, Martini batzuen berotasunean, elkarren artean oso ezberdinak diren lau lagun elkartzeko dira hitz egiteko eta haien intimitateak argitzeko. Tentsioa areagotuz joango da horietako baten senarra hilda agertzean. Suizidioa edo hilketa?
Krimen baten konplize izango dira ala aitortuko dute? Umore beltzeko komedia bat, sekretu aitorrezinak eta bolbora zapore bat aireratuko dituena.