Uztailaren 7an eman zitzaion hasiera 'Ilunabarrak Gobadarien parkean' kultur egitasmoari, eta uda osoan musikaz gozatu ostean, irailean jarraipena emango diote, baina oraingoan, teilatupean. Orain arte zenbait musika taldek eta bakarlarik hartu dute parte, hala nola, Mai & The Elvis Boysek, Kemarontek, Ché Amérciak eta J Martinak. Atzo, aldiz, Esnamble diatessaron taldeak hartu zuen lekukoa, musika emanaldia eskainiz. 'Musika amaigabea, errenazimendutik Barrokora eta gehiago' izeneko emanaldia eskaini zuten, Rafael Bonavitak gitarra barrokoa joaz, Inmaculada Aramburok biolin barrokoa joaz eta Elena Martínez de Murgiak zango-biolina joaz.
Irailaren 8an ere 'Ilunabarrak teilatupean' egitasmoak hartuko du protagonismoa, Ezust Duo taldeak kontzertua eskainiko baitu, Erriberako terrazan, 20:00etan. Garazi Navas Bitartean talde hernaniarreko akordeoilariak eta Ignacio Arakistainek osatutako bikoteak, Astigarragako Eragiyok taldearekin kolaboratu izan du. Datorren ostiralean, beren proiektu berria ezagutzera emateko, Astigarraga bisitatuko dute Navasek eta Arakistainek, musika klasikoa, zinema-musika, tangoa eta jazza tartekatuz, eta astigartarrei musikaz gozatzeko tartea eskainiz.
Sarrerak, eskuragai
Sarrerak 8 euroko prezioa du helduntzat eta 4 eurokoa, aldiz, adin txikikontzetat. Antolatzaileek ohartarazi dute sarreraren baitan edaria eskaintzan dela. Sarrerak eskuragai daude: bibe.me.