Intermezzo enpresa musikal astigartarrak Omanera bidaiatuko du, bigarren aldiz, Il barbiere di Siviglia interpretatzeko. 27 laguneko taldea (abesbatzako artistak eta kudeaketako langileak) datorren irailaren 15etik aurrera Arabiako Omanen izango da, irailaren 28an estreinatuko duten operaren entseguak hasteko.
Bigarren aldia da Intermezzok Ekialde Hurbileraino bidaiatzen duena opera bat interpretatzeko. Omanek programazio kultural autoktonoa eta klasikoa du, eta Intermezzoren lana izan du berriz ere, Sevillako Maestranza Antzokitik datorren ekoizpen hau interpretatuko duen abesbatza gisa.
Gipuzkoako enpresaren taldeak Mascateren Operaren programazioan parte hartu zuen lehen aldia 2019an izan zen, Madama Butterflyren ekoizpenarekin, Peraladako Jaialdian. Arrakasta haundia izan zuen entzuleen artean, eta Royal Opera Houseren konfiantza sortu du Intermezzoko taldea berriz ere partaide izateko. Oraingo Intermezzo Abesbatzan Omani Choir Group-eko talde txiki batek parte hartuko du.
Intermezzo, denboraldi honetan 20 urte beteko dituen enpresa, erreferentziazko konpainia da abesbatza lirikoen sektorean; izan ere, kudeaketa-sistema berritzaile bat eskaintzen du, bai abesbatza osoak bai errefortzuak, opera edo kontzertu sinfonikoak interpretatzeko, klasikoak zein garaikideak. Bere ibilbidean, Intermezzoko taldeak orkestrako eta eszenako zuzendari onenekin lan egin du nazioartean, eta lurralde nazionaleko ia antzoki eta jaialdi guztietan egin du, baita nazioartean ere. Enpresak bere app propioa du partituren azterketan eta ekoizpenaren egunerokoan koristen lana errazteko.