J Martina taldearen kontzertua bihar, Gobadarien parkean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 24a, 00:00

J Martina taldeak kontzertua eskainiko du bihar, 20:00etan Gobadarien parkean edo Erriberako atarian, euria eginez gero. Ilunabarrak Gobadarien parkean egitasmoaren barruan eskainiko dute kontzertua, Larrabetzuko Kattalin eta Ane Barcenak eta Javi Jorajuria nafarrak osatzen duten taldeak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!