Karmele Gisasola 'Zelai III' mallabiarra izan da txapeldun aurten, emakumezko harrijasotzaileen lehian, Ergobiko Jaietan. Bost harrijasotzaile aritu dira 'Etxepazter' harriarekin, Ergobin bertan Urumea ibaitik ateratako 64 kiloko harriarekin. 10 minutuko saioa egin du bakoitzak, sekulako beroarekin; eta Gisasola izan da onena, 40 altxaldirekin.
Ainitze Zumetak, iazko txapeldunak, 36 altxaldi lortu ditu, tiroi batek jota bukatu arren. Lierni Osa izan da hirugarren, 31 altxaldirekin. Maddi Gesalagak 23 altxaldi lortu ditu, eta Segoviatik etorritako Julia Martinezek 15 altxaldi.