Txirrindulari gazteen lasterketa gaur Astigarragan, Iruki Sariarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 20a, 00:00

Yago Aguirre donostiarra (Donostialdea Bizikletan), joan den urteko proban.

10:30etan abiatuko da proba Troia ibilbidetik, eta 10 buelta emango dizkiote 9,5 kilometroko zirkuituari, Astigarragako inguruetan.

Maila oneneko txirrindulari gazteak elkartuko dira gaur Astigarragan, Iruki Saria lasterketa jokatuko baita herrian. Goizeko 10:30etan hasiko da proba, irteera eta helmuga Troia ibilbidean dituela; eta mutil jubenilek eta bigarren urteko kadeteek hartuko dute parte.

9,5 kilometroko zirkuitua izango du lasterketak, eta 10 buelta emango dizkiote, 95 kilometro osatzeko. Eguerdiko 13:00ak aldera bukatuko da proba. Troia ibilbidetik abiatu, eta Tranbia eta Donostia ibilbideak zeharkatuko dituzte. Martutenerako bidea hartuko dute ondoren, baina Lizeaga sagardotegian eskuinera hartuko dute, Petritegira eta Sagarlorera igotzeko. Bertatik iritsiko dira 27 poligonora aurrena, eta Martutenera gero. Urumea ibaia zeharkatuko dute bertan, eta Okendotegi bidetik egingo dute Ergobirainoko zati osoa. Txalaka pasealekutik emango diote buelta poligonoari, helmugara iristeko. Bertatik pasatzen diren bakoitzean, tarteko helmuga izango dute, eta Sagarloretik gora dagoen aldapan jokatuko dute mendiko saria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!