Txiki geratuko da Ergobiko plaza gaur, beste urte batez, jaietako sagardo egunean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 20a, 00:00

Hiru gaztetxo, haurren krosean, atzo goizean Andre Gobadarien ibai parkean.

Eguerdiko 12:00etan hasiko da sagardo dastaketa plazan, lehiaketa bukatuta; eta herri kirolak izango dira protagonista arratsaldean.

Jendetsuak izan badira aurreneko bi egunak Ergobiko Jaietan, sekulakoa izango da gaurkoa, aurreikuspen guztien arabera. Urtero bezala, txiki geratuko da auzoko plaza, sagardo egunean. Meza nagusiaren ondoren, goizeko 11:30etan ekingo diote Sagardo Lehiaketaren 60garren edizioari, eta ordu erdi beranduago hasiko da dastaketa plazan. 1.000 edalontzi eskatu dituzte, eta ez zaizkie asko sobratuko...

Arratsaldean, berriz, herri ki­rolek hartuko dute protagonis­moa, 17:30etatik aurrera. Aurrena, erakustaldia eskainiko du Ugaitz Mugertza aizkolariak, zu­tikako enbor bat mozten. Eta on­doren, harrijasotzaileen txapelketa izango da jokoan, Ergobiko 104 kiloko Harri Beltzarekin.

ERGOBIKO JAIETAN GAUR

ABUZTUAK 20, Sagardo eguna

10:30, Meza nagusia Astigarragako elizan, auzoko hildakoen oroimenez

11:30, LX. Sagardo Lehiaketa. Dastaketa 12:00etan hasiko da plazan.

17:30, Zutikako kanako enbor-mozte erakustaldia, Ugaitz Mugertzaren eskutik

18:30, Harrijasotzaileak: Gizonezkoen IX. Txapelketa, Ergobiko 104 kiloko 'Harri Beltza'rekin

21:00, Afaria, karpan. Txartelak, txosnan: helduek 28 euro, 16 urtetik beherakoek 15 euro.

Erlazionatuak

Ergobiko Jaiak 2023 - Abuztuak 19

Kronika - Erredakzioa 2023 abu 19 Astigarraga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!