Iruditan

Ergobiko Jaiak 2023 - Abuztuak 18

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 18a, 18:08

Jendetza elkartu da Ergobiko Jaiei hasiera emateko, Robin Le Normand omenduaren presentziak erakarrita. Realeko kamixeta txuri-urdinez bete da auzoko plaza, eta autografo eta argazki artean, txupinazoa bota du Ergobin bizi den Realeko jokalari frantziarrak. Ondoren, sariak banatu dizkiete Asier Acinas 4x4 futbol txapelketako talde onenei, eta haur jolasei eman diete hasiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!