Finala jokatuko du Ekain Lizeagak gaur, Donostiako Aste Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 17a, 09:43

Arratsaldeko 16:00etan jokatuko du Trinitate Plazan, Julen Alberdirekin batera, Oskozen eta Arangurenen kontra.

Gaur jokatuko dira Donostiako Aste Nagusiko Txapelketaren finalak, Trinitate plazan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Eta elite mailakoan ariko da Ekain Lizeaga astigartarra, Julen Alberdirekin bikotea osatuta. Oskoz eta Aranguren izango dituzte kontrario, txapela janzteko lehian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!