Xabier Mikel Azparren eta Enekoitz Azparren, protagonista Eskozian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 13a, 00:00

Azparren anaiak Munduko Txapelketan izan dira.

Astigarragako bi anaiak Munduko Txapelketan hartu dute parte elite eta 23 urtez azpiko lasterketetan.

Xabier Mikel Azparren astigartarra 40garren sailkatu zen ostiralean Munduko Erlojuz Kontrako txapelketan. Remco Evenepoel garailearengandik, bost minutu baino gehiagora. Azparren erritmo onean hasi zen eta 30garren denborarik onena egin zuen aurreneko hiru mugarrietan, baina azken kilometroak gogorrak egin zitzaizkion eta 40garren postuan amaitu zuen.

Enekoitz Azparren anaia atzo, 23 urtez azpiko errepideko lasterketan aritu zen eta nahiz eta ez zuen amaitzerik izan, lan ona egin zuen lasterketan zehar. Oso ongi korritu zuten espainiar selekzioko kideek

Hala ere, Munduko Txapelketan partehartzea arrakastatsua izan da bi anaientzat. Bi anai bertan izatea berezia da eta beraien maila erakusten du. Ez da gauza makala bertan egotea.

Eskoziako Munduko Txapelketan, Xabier Mikelek hiru lasterketa korritu ditu: elite mailako ibilbidean ez zuen amaitu, erlojupeko mistoan hamabigarren izan zen eta banakako erlojupekoan, 40garren.

 

Anaien etorkizuna estatu mailako komunikabideetan

Anaien etorkizuna hizpide izan zen atzo komunikabide ezberdinetan, Marca kirol egunkarian esaterako. Xabier Mikelek Euskaltel Euskadirekin amaitzen du kontratua urte amaieran. Bertan txirrindulari egin da eta elitean finkatzen duten urratsak ematen jarraitzen du. Bere mahai gainean World Tour mailako taldeen eskaintzak omen daude. Izen horietako bat Movistar omen da, baina zurrumurruak besterik ez dira oraindik. Hemendik Espainiako Vueltara bere etorkizuna itxi beharko litzateke, baina Euskaltelen jarraitzeko aukera ere ez dago itxita.

Talde laranjarekin beste urtebeterako kontratua du Enekoitzek. Aurten 48 lehiaketa egun izan ditu Enekoitzek eta txirrindulari interesgarria da Euskaltelentzako eta beste talde askorentzat ere bai.

Baina oraindik ez dago ezer erabakita eta ez du presarik. Bere nahia urte horretan laranjekin kontratua amaitzea litzateke. Bien plana, ahal bada, egitura berean elkarrekin lotuta jarraitzea da. Datorren irailean merkatuan kartel asko dituzten bi anaien berri izango da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!